ANTZERKIA
Companyia Solitària / TNC (Katalunia)
“Mal de coraçon”, hala esaten zion, besteak beste, Santa Teresak bere gaixotasunari. Ez dakigu zehatz-mehatz zer gaixotasun zuen, baina argi dago emakume hark min handi eta sakonak bizi zituela.
Gure lanean, ariman minen bat duten hiru pertsonaia agoniko eta erdi alkoholizatuk topo egiten dute taberna batean. Hain zuzen ere, tabernetan, komentuetan bezala, eguneroko errealitatetik nolabait ihes egiteko beharra duen jendea bildu ohi da. Haien arimak egarri dira, eta leialak zaizkio leku horri; irudipenak ikus ditzakete: irudipen mistikoak ez badira, distortsionatuak bai gutxienez.
Pertsonaietako bat, emakume zerbitzaria, aktorea da berez, eta Santa Teresari buruzko entzunaldi bat prestatzen ari da musikal baterako. Beste pertsonaia bat gizon erdi paranoiko bat da; maiteminduta dago, eta erresuminduta ere bai, bikotekideak Jainkoagatik utzi duela uste duelako. Eta hirugarren pertsonaia porrot egindako filosofia-irakasle bat da; hilzorian dago eta arima lasaitzea bilatzen du. Hirurak ere noraezean dabiltzan heroiak dira, munduan beren lekua aurkitzen ez dutenak. Kanpoan, uholde batek hiria geldiarazi du.
EGILEA: Victoria Szpunberg / Cia Solitària.
ZUZENDARITZA: Andrea Jiménez.
ANTZEZLEAK: Júlia Barceló, Pol López, Pau Vinyals.
ESZENOGRAFIA: Judit Colomer.
JANTZIAK: Andrea Parra.
IRAUPENA: 90′.
IKUSLEA: +16 urte.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 18an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.cassandraprojectes.com
Iruzkindu