KULTUR MARATILA
Ertza-Asier Zabaleta (Euskadi)
NAN, dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko bat da. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.
Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria? “Aberria ala hil”, nork bere burua hil? Besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?
ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta.
BIDEOA: Iker Urteaga.
JATORRIZKO MUSIKA: Iñar Sastre.
ANTZEZLEAK: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
IRAUPENA: 55′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailak 21ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 8 euro (Bono Maratila: 30 euro)
GOMENDATUA
Iruzkindu