ERAKUSKETA
Bilboko Portuaren historia, jarduera eta garrantzi ekonomikoa eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriekin izan duen harremana gizarteari erakustearren, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak Port Art erakusketa ibiltaria jarri du martxan. Leioa uztailaren 6ra arte izango da.
1950eko hamarkadaren bukaeran sortutako mugimendu artistikoan inspiratutako erakusketa hau 20 oineko (sei metro luzeko) sei edukiontzitan banatuta dago, eta edukiontzi horien kanpoko zein barruko dekorazioa pop artisten lanean inspiratuta dago.
Lehenengo edukiontzia Roy Lichtensteinen lanean girotuta dago, eta Bilboko Portuari buruzko informazio orokorra ematen du.Bigarrenak Jasper Johns artistaren ondarearen eragina du, eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriekin izan duen harreman historikoa jorratzen du.Hirugarrenak Frank Stella artista dakar gogora, eta Portuak munduarekin izan duen lotura erakusten du.Laugarrena Andy Warholi eskainita dago, eta Portuaren ingurumen-politika du ardatz.Bosgarrenak James Rosenquist-en sorkuntza-lanen zertzeladak ditu, eta kontsignazioaren, zamaketaren eta itsas garraioaren zerbitzuak erakusten ditu. Seigarrenak, berriz, Jackson Pollock-en estiloa du iturri, eta kaietan zehar garraiatzen diren hainbat salgai-mota ditu ikusgai.
» Non: Bulebarrean
» Egunak: Uztailaren 1etik 6ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbata eta igandea, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu