ANTZERKIA
Antzerkiz (Euskadi)
“¿Quién nos disparó?” fantasia bat izateko errealegiak diren gertaeretan oinarritutako alegia bat da, baina fantasia bat ere bada. Istorio hau honela has zitekeen: “Bazen behin Errumania izeneko herrialde urrun bat, komunismoaren modu banpiriko baten diktaduraren mende bizi izan zena. Hartatik libratu zen diktadoreak fusilatuz eta demokrazia kapitalista ezarriz, eta Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuen”.
Desengainua, beldurra, emigrazioa, esplotazioa eta munduko lekuren batean, noizbait, maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzko alegia bat dela esan daiteke. Esperpentoa dago, errebista musikala dago, mina dago, umorea dago, eta gero eta deshumanizatuagoa den mundu honi buruzko begirada itxaropentsua ere badago.
TESTUA: Alexandru Stanciu.
ZUZENDARITZA: Ramón Barea.
ANTZEZLEAK: Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Nagore Navarro, Leyre Berrocal, Juana Lor, Gaizka Txamizo.
SOINU-ESPAZIOA: Adrián García de los Ojos.
ESZENOGRAFIA: Betitxe Saitua.
IRAUPENA: 95′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoak 21
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.antzerkiz.wordpress.com
Iruzkindu