ANTZERKIA
Vaivén Producciones (Euskadi)
Ander, Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die. Koldo, Monika, Aitor eta Nora banan-bana galdekatuko dituzte, algoritmo batek pornografiarekin lotutako delitu-eduki gisa identifikatu dituen irudi-artxiboei buruz.
Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean. Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela.
TESTUA: Antonio Muñoz de Mesa.
ZUZENDARITZA: Olga Margallo.
ZUZENDARIKIDEA: Dorleta Urretabizkaia.
MUSIKA: Iñaki Salvador.
ANTZEZLEAK: Ainhoa Aierbe/Ana Pimenta, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti, Xanti Korkostegi.
IRAUPENA: 70′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 20an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.vaivenproducciones.com
Iruzkindu