MUSIKA
(Euskadi)
Sensei Music Ensemble musika-taldeak bere bigarren EPa aurkezteko bira hasiko du Kultur Leioan, “Peixe” deitutakoa (arraina, galizieraz). “Termodinamika Itzulezina” (Errabal, 2024) estreinako lanarekin lortutako arrakastaren ondoren, taldea lan berri batekin itzuli da hizkuntza, kultura eta geografia aniztasuna aldarrikatzen duena. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko hiru hondartzak inspiratzen dute “Peixe”, eta tokiko hizkuntzan abesten diete, galegoz, katalanez eta euskaraz, beren ohiko mestizaje eta kalitate instrumentalaren babespean.
MUSIKARIAK: Alex López “Sensei” (kontrabaxua, ahotsa eta perkusioa), Carla Sevilla (ahotsa eta perkusioa), Hilario Rodeiro (bateria eta perkusioa), Raquel Roche (ahotsa eta perkusioa), Rubén Salvador (tronpeta, fliskornoa eta perkusioa), Estíbaliz Moyano (ahotsa eta perkusioa), Raúl Vera (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Irantzu Garamendi (zeharkako txirula, ahotsa eta perkusioa), José Luis Canal (pianoa), Julen Izarra (saxo sopranoa, saxo tenorra eta perkusioa), Iñaki Plaza & Kepa Calvo (harrizko eta egurrezko txalapartak).
SOINU TEKNIKARIA: Unai Mimenza.
IRAUPENA: 80′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoak 28
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu