Aitor Oñederra “I said I would never talk about politics” lanarekin eta Igor Astibia, Ane Lusarreta eta Ander Pérez “Marroi argi bezala” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Argazki Lehiaketan, lehenengo saria Egoitz Maesok (Trapaga) lortu du, “La danza del boxeo: Round 3” izeneko lanarekin. Zuri-beltzezko atalean, saria José Ramón Luna de la Ossak (Cuenca) eraman du, “Teatro de lo humano” lanarekin.