Hegoak Elkartearekin batera, Leioako Udaletxeko Kultura Sailak “Bilboko gay/lesbo/trans 12. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdi”ko luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak emango ditu.
Hegoak Elkartearekin batera, Leioako Udaletxeko Kultura Sailak “Bilboko gay/lesbo/trans 12. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdi”ko luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak emango ditu.
Kultur Leioako liburutegia irekita egongo da larunbat goizetan, bihartik (hilak 31) eta urte osoan zehar, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Ostiral honetan, urtarrilak 30 (Auditorium. 21:00), Alberto San Juan aktore ezagunak eta Fernando Egozcue konpositore eta gitarra-jotzaileak “Todo dice que sí” lana aurkezten digute Kultur Leioan, musika eta poesia uztartzen dituen errezitaldia, XX. mendeko olerkigintza espainiarrari egiten zaion berrikusketa.
Gitarra-jotzaileak bere obrak moldatu egin ditu ikuskizun honetarako eta aktoreak olerkien ibilbide sentimentala, filosofikoa eta umorezkoan barrena gidatuko gaitu, bakoitzak olerkiak bere erara ulertu eta disfrutatu ahal izateko. Nahi dugun eran bizitzeko aukera pozgarria.
Urtarrilaren 31n amaituko da Leioako Santa Agedako Kantuen XXVI. Lehiaketan izena emateko epea. Leioako Udalak antolatutako lehiaketa hau beti bezala otsailaren 4an ospatuko da herriko hainbat tokitan.