Laurogeiko hamarkadan, aurreko kantautoreen oinordeko ziren eta horiek ukatzen zituzten musikarien belaunaldia sortu zen Madrilen. Horien artean, hasieratik eta lehen mailan, Javier Bergia kokatu zen. Asko dira egin dituen konposizioak eta kolaborazioak zine eta antzerkirako, eta beste artista batzuen bideo eta diskoetarako: María del Mar Bonet, Pasión Vega, Ismael Serrano, Antonio Vega…