ANTZERKIA
Compañía Barco Pirata – PTC (Madril)
Sergio Peris-Menchetak Shakespearen azken lana meta-antzerki gisa planteatzen du; bost aktorek eta hiru musikarik hogeiren bat pertsonairi bizia ematen diote, hauek fikzio batean kokatzen dira, batzuetan errealitatea dirudiena baina laster maiuskulaz idatzitako “BIZITZAZ” hitz egiten duen ipuin bihurtzen dena.
Konpainiak jendea lehorreratzen du, itsasoan galdutakoak balira bezala, irla bakartian baina iratxoz, maitagarriz eta mamuz betetakoan, bide batez, giza-arimaz, maitasunez, potereaz, morrontzaz eta barkamenaz, mendekua garaitzen duenaz, ausnartzeko.
Ikuskisun bisuala, soinuduna eta baita usainduna ere, zinematografikoa, aukera jolasgarria eta barregarria, sormen handikoa, pertsonaien arteko katarsi handikoa, hondoratze batean bezala dena mugitzen den bidaia, non ikusleek sentsazioen ekaitza sentitzen duten.
ZUZENDARITZA: Sergio Peris-Mencheta
AUTOREA: William Shakespeare
ADAPTAZIOA: Manuel A. Conejero
ANTZEZLEAK: Víctor Duplá, Quique Fernández, Antonio Galeano, Pepe Lorente, Xavier Murúa, Agustín Sasián, Eduardo Ruiz, Javier Tolosa
IRAUPENA: 120′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
IKUSLEA: +18 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 13an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 15 euro
Iruzkindu