MUSIKA ARIMAREKIN
(Euskadi)
Betidanik izan du musikarekiko pasioa Xabi Aburruzagak, eta honezkero, erreferentea da trikitiaren munduan. Musika tresna horrekin, jaialdi ospetsuenen agertokietan ibili da eta figura handiekin lan egin du, hala nola, Oskorri, Alasdair Fraser & Natalie Hass, Cristina Pato, Sharon Shannon, Carlos Núñez edo Gwendal-ekin.
Usadioa eta modernitatea lotuta doaz bere diskoetan: “Bizkaiko Trikitixa” (2007), “Denboraren naufrago” (2009), “Geure” (2013) –Ortigueirako Zelta Munduko Nazioarteko Jaialdian saritua– eta “Keltik” argitaratu berria.
Melodia herrikoiek eta berak sortutakoek irudimenezko bidaia egiteko gonbita luzatzen diote ikusleari, folk garbienetik jazzen soinuetara doana.
MUSIKARIAK: Xabi Aburruzaga (trikitixa, ahotsa), Aitor Antruejo (gitarra, ahotsa), Mikel Artieda (baxu elektrikoa), Igor Telletxea (perkusioa), Xabier Zeberio (bibolin elektrikoa, nyckelharpa)
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 28an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 €
ZIKLOA
Iruzkindu