ANTZERKIA
Aitor Vinagret (Euskadi)
Ikuskizuna hasi da, eta ikusle-kopuru handia duen telebista-eztabaida batean gaude, publikoaren artean.
Saio honetako gonbidatuak arrazakeriaren osagai nagusiak dira: Beldurra, Gorrotoa eta Marmarra.
Pertsonaia horiek gaurkotasunari eta herritar arrunten kezkei buruzko iritziak trukatuko dituzte. Hori guztia bideratuko duen aurkezleak kazetaritza profesionala eta gardena defendatzen du. Hori dio berak behintzat.
Zuzeneko “prime time” programa honetan, publizitate-tarteak, kirol-atala eta sorpresa gehiago.
Komedia absurdoa da. Eszenako aktoreak hainbat pertsonaia antzezten ditu, irudimenezko telebista-plato bat sortzeko, baina absurdo oso hedatu eta erreala jorratzen du: arrazakeria.
Isilik, mesedez… Hastera goaz!
ANTZEZLEA: Aitor Vinagret.
IRAUPENA: 45′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 18an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: Doan gonbidapenarekin
Iruzkindu