ANTZERKI FAMILIARRA
Markeliñe (Euskadi)
Zepo gerrara joan zen… eta, han, bera bezalakoa baina desberdina zen beste emakume batekin topo egin zuen. Bi emakume soldadu etsai aurrez aurre. “Txarra” bestea da. Hura da arrotza eta atzerrikoa. Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan?
Keinu bidezko ikuskizuna, familientzat pentsatua, edozein gerratako istorio bat kontatzen duena. Bueno, halako batean protagonista direnena. Emoziotik eta eszenaren egiatik sentsibilizatzea du helburu, albistegietako pantailaren hoztasunetik erabat urrunduta. Bi emakume aktorerentzako ikuskizuna. Itziar Fragua eta Nerea Martínez (edo Maite Bayón) eta objektuak.
ZUZENDARITZA: Markeliñe.
ANTZEZLEAK: Itziar Fragua, Nerea Martínez (Maite Bayón).
ARGIZTAPENA: Paco Trujillo.
JANTZITERIA: Marieta Soul.
MUSIKA: Jim Pinchen.
IRAUPENA: 60′.
IKUSLEA: +6 urte.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoak 9
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.markeline.com
Iruzkindu