GABONETAN ANTZERKIRA
Txirri, Mirri eta Txiribiton (Euskadi)
Aurten, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek berrogei urte beteko dituzte eszenatokietan; berrogei urte neska-mutikoen hainbat belaunaldi dibertitzen. Agur esateko ordua da.
Barre egitea eta abestea izango dira algara-festa honen ikurrak, eta euren abestirik ezagunenetako asko abestuko dituzte.
Pailazo famatu hauen istorio dibertigarriak ikusteko azken aukera da. Eta, jakina, Leioako neska-mutikoen irribarrea ikusiz ospatu nahi dute.
» Non : Auditorium
» Eguna: Abenduaren 30ean
» Ordutegia: 18:00 eta 19:30ean
» Sarrera: 5 euro / Bonoa: 20 euro
Egun on,
nahi ditut txirri, mirri eta txiribitonen antzerkirako sarrerak erosi. Non erosi behar dira?
zein da guraso eta umeen prezioa?
eskerrik asko,
leire
Ez dago sarrerik. Sarrerak agortutak daude.
egongo dira ere Basaurin, Barakaldon eta Lasarten
leioan badaude sarrerak 19.30tako saioan baina ez dakit umeek zein adinarekin ordaintzen duten,
Bai, gutxi gorabehera 20 sarrera daude. Eta ume guztiek 5 euro ordainduko dute.