Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Joshua Edelman & Manhattan Bilbao Jazz Zubia RSS Blog

Joshua Edelman

ETXEKO MUSIKAK
Ondarearen Europako Jardunaldiak

Pianista, konpositorea, produktorea eta pedagogoa, Manhattanen jaioa, gaurko jazzeko pianistarik original eta polifazetikoenetarikoa. Bere fazeta guztietan, jazzaren New Yorkeko jatorriari lotuen dagoen izpiritua erakusten du. Zazpi disko dauka merkatuan, talde desberdinetako musika zuzendaria da eta bebop Barry Harris pianista handiaren ikaslea izan da, eta bere maisuarengandik hartzen du tradizioa eta “Jazz Cultural Theatre of Bilbao” sortzen du, jazzaren irakaskuntza, ikerketa eta zabalkuntzarako espazioa). Bill Dixon, Norman Simmons, Jaki Byard bezalako artistatzarrekin ikasi zuen, baita musika klasikoaren maisuekin ere, eta 60 eta 70. hamarkadetan, New Yorken zegoen jazz giroa lehen eskutik bizi zuen: Thelonious Monk, Rahsaan Roland Kirk, McCoy Tyner, Art Blakey, Charles Mingus.…
Bere konposizio eta proiektuetan, Joshua Edelmanek bikain konbinatzen ditu musika klasikoaren, bebeoparen eta Amerikako musika herrikoian dauden Afrikako aztarnak. Bere karrera luzean, klase, ikastaro, mintegi eta konferentzia ugari eman ditu, eta bere ikertzeko bokazio eta berezitasunari esker, lagundu egin du jazza garatzen, betiere jatorriak zintzo errespetatuz.
Bere azken lanak, “Manhattan Jazz Bilbao-Zubia”, jazza eta euskal folklorea uztartzen ditu, gitarra flamenkoaren sonoritatea, Kubako eta Brasilgo musika eta tradizio klasikoa; jazz, ikus-entzunezko irudi, poesia eta dantza ikuskizun berritzailea. Eszenatoki gainean, leku askotako artista taldea, Nueva York, Euskadi, Andaluzia eta Cuba, eta ikuskizun integratzailea, ingeles, euskara, gaztelania eta yiddishez /Edelmanen arbasoen hizkuntza) dauden abesti eta testuak. Adin guztietakoentzako esperientzia kulturala.

MUSIKARIAK: Joshua Edelman (pianoa), Manuel Machado (tronpeta), Charles Cooper (saxoa, ahotsa), Ledian Mola (bibolina), Ana Sagastizabal (ahotsa, dantza), Lara Sagastizabal (ahotsa, dantza), Xabi Arakama (trikitixa), Hans Mantel (kontrabaxua), Susana Santolaria (poesia)

» Non: Artatza Jauregian
» Eguna: Urriaren 25ean
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: Leku kopuru mugatua

Joshua Edelman



2 Iruzkin

  1. Sonia(e)k dio:

    Egunon,

    Me gustaría saber cómo conseguir entradas para este evento.

    Muchas gracias y un saludo

    • admin(e)k dio:

      El concierto tiene aforo limitado. El acceso es preferente para aquellas personas que acudan a la visita guiada previa reserva. El resto de plazas disponibles se pondrá a disposición del público el mismo día de los conciertos en la entrada de cada uno de los edificios a partir de las 19:00 horas. Para realizar la reserva a la visita puedes llamar al teléfono: 94 607 25 70. Las actividades son gratuitas.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)