MUSIKA
Kalakan (Iparralde)
Ahotsak eta perkusioak dira haien musikaren oinarri bakarrak, emozio sinple bat entzulearen baitan sortarazteko asmoz. Lehen notetatik antzematen da giroa: argi gogorra, dekorazio apala eta arreta guztia hirukotean eta musikan zentratzen da. Eszenaratze dotorea, arrisku apur batekin, ezusteko eta inprobisazioari lekua utziz.
Madonnarekin izan zuten esperientziarekin, eta hasierako balioei uko egin gabe, Kalakanek barruko harremana bilatzen du entzuleekin, euskal errepertorio tradizionalaren bitartez, baina errepertorioa berriz deskubrituko balitz bezala, oso modu delikatuan, apal eta bitxi, erroetatik gaur arte. Danbor batzuk eta txalaparta, tobera bat eta intxaur oskolak, ahotsak eta txirulak, alboka… Kalakanek ez du kantuaren euskal tradizioa berriztatu nahi. Dena dago hor, begiratu egin behar da bakarrik, entzun, batu… eta berriz eman: eboluzio etengabean dagoen belaunaldiaren bistara, belarrira, kuriositatera, tradizioarekin etorkizuna eraikitzen duen belaunaldia.
MUSIKARIAK: Thierry Biscary («ttirritt», ahotsa, perkusioak -txalaparta, pandero, danborra…-), Xan Errotabehere (ahotsa, haizeak -txirula, alboka, flautak-, perkusioak -danborra, atabal, pandero, ttun ttun…-), Jamixel Bereau (ahotsa, perkusioak -danborra, pandero, udu, cajon, txalaparta…-, gitarra).
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 11an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 10 euro
Kaixo:
Kalakanen web ofizialean dioenez, Leioan kontzertua apirilaren 30ean da, zuen web gunean aldiz apirilaren 11ean dela diozue. eztakit bi kontzertu diren edo akatsen bat ote den. Eskertuko nizueke duda hau argitzea. Bestalde, sarrerak non eros daitezkeen jakin nahiko nuke, ea Leioa bertan izan beharrean beste nonbait lor daitezkeen, dondostitik idazten dizuet.
Millesker aldez aurretik
Kalakanen kontzertua apirilaren 30ean izango da.
Esteka honetan sarrerak eros ditzakezu:
https://ticket.kutxabank.es/kulturleioa/public/janto/#
Baita ere Kutxabanken edozein orotarako kutxazainetan.